miércoles, 20 de abril de 2016

AURKEZPENA!!!

KAIXO DENOI!!


  Telleri-Aldeko Haur Hezkuntzako andereño bat naiz eta 2 urteko gelako blog bat sortzen ari naiz. Nire txikiekin bizitutako esperientziak helarazi nahi dizkizuet, bai guraso, ama-aita edota zuei irakasleoi ere.




   Animatu zaitezte bloga ikustera, bertan zuen haurrak egindako lanak ikusi ahal izango dituzue, festa eta ospakizun ezberdinen argazkiak edota bideoak baita ere, ipuin eta abesti asko ere aproposak direnak 2 urteko haurrentzat, gurasoentzat artikulu gomendagarriak, etab.



      

       

lunes, 11 de abril de 2016

IPUIN KONTALARIA!!!

KAIXO!
Gaur Peru Ansorena eta bere lankidea gurekin egon dira Telleri-Aldeko Ikastetxean. Ipuin kontalaria dugu Peru eta 2 urtekoei baserriari buruzko ipuin kontaketa bat egitera etorri dira gaurkoan. 
Primerakoak izan dira eta ez dakizue zein txintxo ibili diren zuen haurrak...horra hor gaurko goizean ikusitakoa!!









HEMEN BASERRITARRA!










HEMEN OILARRA!




 HEMEN ZUEN HAURRAK AHO-ZABALIK!!!






HARA PANTXIKA!!!
                 





               KAKAGUREA,KAKAGUREA!










AI AMA, KAKA EGIN DU PANTXIKAK!!




    ZZZZZ...LOTAN NAGO...




OILARRAK KAKA ZAPALDU EGIN DU!HAU NAZKA!!





    ZEIN EDERKI GAUDEN!!!!




Eta bukatzeko, aukera izan dugu Pantxika eta baserritarrari muxu emateko. Hau poza genuena!!marrazki eta guzti oparitu digute!!


BESTE BAT ARTE!!!

  MUAKKK!!           

sábado, 9 de abril de 2016

UDABERRIA IRITSI ZAIGU!!AUPAA!!!


    Oporretatik bueltatu gara eta egia esan zuen txikitxoak indar eta gogo haundiarekin etorri dira gaur gelara lehenengo aldiz. Baten batek atzera buelta ematen zuen sarrerako ateraino, baina gehiengoa oso ondo eta lasai sartu da. Orain, pixkanaka-pixkanaka eguneroko erritmora ohitu beharra dago eta gauza berriak ikasteko prest egotea espero dut!!!


Udaberria hasi da duela egun gutxi batzuk eta horrexegatik, honen inguruan gauza desberdinak planteatuko ditut eta aurkeztuko dizkizuet.


Lehenik eta behin, zuen txikiei azaldu diet udaberriaren gaia lantzen hasiko ginela eta ea zer zekiten honi buruz galdetu diet; “ bada…nik…loreak ateratzen direla dakit,,,”, eta beste batek “bada tximeletak daudela...”, etab.


 Haur bakoitza bururatzen zitzaiona joaten zen esaten. Ariketatxo hau egin dut beraien aldez aurretiko ezagutzak zeintzuk diren jakiteko eta hau abiapuntu bezala hartzeko.

Gelan hasi gara “Tximeleta eta lorea-ren ipuina lantzen. Ipuin motza eta laburra da, non antzerkitxo txiki bat egin daitekeen paperezko tximeleta eta bitxilore batekin.Pozik eta triste kontzeptuak lantzen dira bertan eta honen inguruan galderatxo batzuk egin dizkiet beraiek euren sentimenduak azalarazteko "nola sentitzen zarete gaur?pozik ala triste?", edota " ondo pasatzen duzuenean, nola zaudete?pozik ala triste?"...

  Ipuina landutakoan, zuek, bai, zuek, aita edota ama, gai izango zineten zuen txikiarekin bat antzerkitxoa egitera?animatu zaitezte, ziur oso ondo pasatzen duzuela!!!


Gaur lanean aritu gara eta tximeleta margotzen egon gara. Super gustora ibili gara eta lasai-lasai...

















Amatxo, aitatxo, dena prestatzen ari garela ipuina ondo-ondo barneratzeko eta gero zuekin bat antzerkitxo txiki bat egiteko, eh??????








ETA HAINBESTE LANA EGIN ETA GERO.....................
................................

                                                                                    




HAUXE IZAN DA BERAIEK EGINDAKO ESKULANTXOA!!!uauuu!!












Gelan kanta eta olerki desberdinak ikasten ari gara udaberriaren gaiarekin lotuta daudenak. Horra hor kanta eta olerki batzuk:
1-   TXIMELETA MENDIAN




2- PITA PITA MARGARITA                                                    3-GURI-GURI MARRUBI
           TXURIA ETA POLITA!!!                                                          MAIATZEAN ETORRI!!
                                                                                       




 






 Orain etxerako lanak bidaliko dizkizuet!!bai aita, bai ama, ETXERAKO LANAK!
Jarraian dagoen link honetan (Eskulanak haurrekin egiteko) eskulan pilo bat daude zuen txikiekin egiteko. 

Egin behar dena hurrengoa da: aukeratu nahi duzuen eskulan bat, zuen txikiarekin astebukaeran egin eta astelehenerako haur bakoitzak berea ekarri behar du eskolara.

Gero, gelan erakusketa bat egingo dugu eta lan desberdinak ikusi ahal izango ditugu. Zuen laguntza ezinbestekoa da, hortaz, lanean jarri eta animo!!!


BETI JOLASTUZ!!!!!